Kantu bazkaria Abusu Ikastolan

Apirilaren 22an kantu bazkaria izango dugu Abusu Ikastolan Txerokiak taldearekin.

Egitarauari dagokionez, 13:00etan auzoan elkartuko gara trikipoteorako, eta ondoren, 14:30etan elkarrekin Ikastolan bazkalduko dugu doinu artean. Euskal Herriko kantu ezagunenak kantatzeko aukera izango dugu, giro ederrean.

Bazkarirako tiketak martxoaren 27tik aurrera egongo dira salgai idazkaritzan (agortzen diren arte), helduenak 15€ balioko ditu, eta ikasleenak 8€.