Liburu ibiltaria

2020ko IBILALDIA Elorrioko ikastolak antolatu zuen eta antolatutako ekintzen artean, Bizkaiko ikastola guztiak bateratzen gaituen Liburu Ibiltaria sortu zuten eta Abusu Ikastolak parte hartu zuen.

Elorrioko Txintxirri ikastolak, antolatzaile legez, eman zion hasiera historiari eta gerora Liburu Ibiltaria ikastolaz ikastola osatzen joan da aurreko ikastolek idatzitakoaren harira, 20 orrialdeko liburua osatuz. Bizkaiko ikastola guztiok parte hartu dugu, elkarlanean eta Euskara gure lanerako arigunea izanda. Eremu soziolinguistiko desberdinak liburu honetan biltzea lortu zuten, bakoitzaren ekarpenek besteena aberasteko asmoz. Liburuaren izenburua “Lingua Vasconum Resucitae” da eta bertan gure hizkuntzaren gorabeherak jasotzen dira.

LAN BIKAINA!!! ZORIONAK!!!