Udaleku irekiak 2023

Ekainaren 22tik uztailaren 21era udako udaleku irekiak antolatuko dituzte Zirimola Ikastolen aisialdi taldekoek Euskal Herriko Ikastola ezberdinetan.

Haur eta lehen hezkuntzako (HH3-LH6) ikasleei zuzenduta egongo dira udalekuak, goizeko ordutegia izango dutelarik, 9:00etatik 14:30ak bitarte, jantokia barne, ikastolan bertan. Familia nahikok eskatuz gero (10 umek), ordutegia luzatzeko aukera dago, prezioa igoz. Ikaslea matrikulatzeko, GALDETEGI HAU bete behar da, maiatzak 21a baino lehen.

Izen ematea txandaka egin behar da eta 4 txanda daude guztira:

1. TXANDA: ekainak 22 – ekainak 30 (7 egun). Prezioa: 143€

2. TXANDA: uztailak 3 - uztailak 7 (5 egun). Prezioa: 102€

3. TXANDA: uztailak 10 - uztailak 14 (5 egun). Prezioa: 102€

4. TXANDA: uztailak 17 - uztailak 21 (5 egun). Prezioa: 102€

Txanda bakoitzean gutxieneko izen ematea egongo da (10 ume) udaleku irekia aurrera eramateko.