Zirimolako udako aisialdi eskaintza

Uda honetarako ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak antolatu ditu udako egonaldiak. Udan ere euskaraz gozatzeko aukera bikaina Ikastolan bertan, udaleku itxietan edota atzerrian.

Aurtengo udari begira haur eta gazteentzako programazioa landu da, aisialdi hezitzailea eskaintzeko asmoz. Horretarako, aurreko ikasturtean ikasitakotik, urtero bezala, programei berrikuntza pedagogiko esanguratsuak txertatu zaizkie: interesgune berriak eta hezitzaileen formakuntza espezifiko eguneratuak, besteak beste .

Euskal Herri osoan zabaltzen dira ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak, eta, haurrak erdigunean direla, honako balio hezitzaile hauek bermatzen dituzte: parte-hartzaileak izatea, naturaz gozatzeko eta ikasteko jarduera-multzoez osatuak, inklusiboak, herritarrak, eta, ororen gainetik, euskaldunak. Modu horretan,  udalekuak euskaratik eta euskaraz Euskal Herriko haur eta gazteen topagune gogoangarri izatea nahi da.

Horretarako, egonaldi-eskaintza zabala eskaintzen du ZIRIMOLAk, norberaren berezitasunetatik abiatuta, haur eta gaztetxoek aukera izan dezaten euren gustuen araberako hautaketa egiteko, eta, jolasetik (ludikotasunetik) abiatuta, une gozagarriak bizitzeko.

 

Haur eta gazteek merezi dutelako, udan ikusiko dugu elkar!

Informazio guztia atxikitutako dokumentuan.