2024ko Ipar Horrantza Jardunaldiak!

 

Badatoz 2024ko IparHorrantza Jardunaldiak!

Bigarren urtez izango ditugu IparHorrantza Jardunaldiak Abusu Ikastolan, urtarrilaren 17tik otsailaren 8ra. Ikastolan, pertsonak modu integralean osatzeko prozesua komunitatee oso baten erronka dela uste dugu, eta horretarako, ikasle, irakasle, guraso eta familientzat antolatu dira ekintza anitzak. Helburua? Batetik, Abusu Ikastolako familiak, ikasleak eta irakasleak aberastu, bestetik, ikastolaren etorkizuneko erronkak burutu, eta azkenik, gure Ikastola ezagutzera eman. 

Bisita pedagogikoak, hitzaldiak, irteerak, topaketak… behean atxikitutako dokumentuan dituzue ikusgai ekintza zehatzak, datak, eta bestelako informazioa. Ekintza bakoitzen zehaztasunak, datak heldu ahala bidaliko zaizkizue eta sare sozialetan iragarriko ditugu. Beraz, egon zaitezte adi datozen egunetako jakinarazpenei!