Arikalatarra Topaketak

 

Arikala, Euskaltzaindiak, Mondragon Unibertsitatea eta Ikastolen Elkartea bultzatutako egitasmoa da. Hiru erakundeek arazo larri batez jabetu dira: ikasleen artean euskararen erabileraren apaltze nabaria gertatzen ari da. Eta horri aurre egiteko, Arikala proiektua garatu da, ikasleen artean euskarazko lagunarteko hizkera sustatzeko asmoa duena. 

Arikalak, bai gela barruan eta bai aisialdi esparruan, ekintza ludikoen bitartez ikasleei hainbat hizkuntza baliabideak eskaintzen dizkie. Horiekin goza dezatela. Ondoren ikertzen ari dira jolas garaietan edo lagunarteko momentu horietan erabiltzen ote dituzten.

Horren barruan, Arikalatarra Topaketak sortu dira, Arikalatarra komunitatea eraikitzea bilatzen duena; eta bertan izan dira Euskal Herriko 10 Ikastoletako zenbait ikasle, Abusu Ikastolakoak barne. Guztira 114 ikasle bildu dira Altsasun eta aisialdian euskara sustatzeko jolasak eta ekintza ludikoak gauzatu dituzte. 

Esperientzia itzela izan da! Espero dugu luzerako izatea eta euskara ikasgeletatik haratago heltzea! ALA ALA ALA, ARIKALA!