Bikain, euskararen kalitatea ziurtatzen duen saria, lortu du Abusu Ikastolak

 

Abusu Ikastolan egunero lan egiten dugu euskarak arnas dezan, eta egiten dugun lan eta  esfortzu guztiaren erakusgarri da gaur jaso dugun Bikain saria. 

 

Bikain Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duena. 

 

Ikasturte honen hasieran aurkeztu ginen ebaluaziora eta prozesua bukatuta, jakinarazi digute, MAILA GORENA lortu dugula. URREZKO MAILA alegia.

 

Ikastola mailan horrelako aitortza ofizial bat jasotzea berri pozgarria da eta Ikastolaren komunitatea osatzen duten guztiak zoriondu nahi ditugu. 

 

Zorionak denoi! 

Izan zirelako gara eta garelako izango dira!

 

 

Etiketak: