Jantoki berria LHko ikasleentzat

Udara honetan, pasaden urtean Ikastolako komunitate osoak amestutako jantokiak forma hartu du, eta lortutako emaitza aldaketa estetikotik haratago doa!

Espazio berri batez gozatzeaz gain, gure piratak jantokiko esperientzia berri baten protagonistak izango dira, haien gaitasun eta autonomiak garatuko dituzten dinamika eta rolen bidez. Laster emango dizuete txikienek aldaketen berri!

Berrikuntzaz osatutako jantoki beri bat. Zatozte esperientzia ezagutzera!