Kayak txangoa antolatu du Abusu Ikastolako guraso elkarteak

Gurabusu, Abusu Ikastolako gurasoen elkarteak kayak txangoa antolatu du irailaren 24rako. Ibilbidea 16:30ean hasiko da Abusuko Larreagaburu zubibidearen azpian (Miraflores) eta 19:00ak aldera Itsas Museoaren alboan amaituko da. Igeri egiten dakien edonork izena eman dezake baina 12 urtetik beherakoek heldu baten ardurapean arraun egin beharko dute. Izena ikastolako idazkaritzan eman daiteke, pertsonako 13 euro ordainduz.

Zer eraman

Parte hartzaileek uretarako arropa eraman beharko dute, toalla eta aldatzeko arropa, amaieran dutxak egongo baitira. Lekuak mugatuak izango dira. Animatu eta parte hartu!