Zuberoako Ikastolen alde elkartasuna hedatzen!

Urtero bezala, Zuberoako ikastolen aldeko saskien salmenta jarri da abian.
Iaz egindako iradokizunak kontuan hartu dituzte, eta ekoizle txiki eta berrien ekoizpenetara egokituta, aurten hiru saski berri eskaintzen dituzte: Arbailla, Pettarra eta Basabürüa.
Azaroaren 27ra arte egin ditzakezue eskaerak webgunean: www.ikaskoli.eus
Banaketa abenduaren 16an egingo da, aukeratutako banaketa-puntuan.
Xiberoko etekinak dasta, gure ikastolak susta!