Abusu Ikastola inoiz baino hurbilago

 

Abusu Ikastolan harro gaude gure familien, ikasleen eta profesionalen arteko lotura sendoaz, hurbiltasunaz eta harremanaz. Gure Ikastolaren izaera hurbiltasuna da, gertutasuna, gure helburuetako bat hezkuntza komunitatearen partaideen arteko lotura bultzatzea baita. Familia handi baten eran funtzionatzen dugu; batera, elkarrekin eta elkar lagunduz. Bidea elkar eskutik helduta osatzen dugu, gerora begira dagoen proiektu bat gara .

 

Joan den martxoaz geroztik, hurbiltasun horrek zentzu bikoitza hartu du gainera. Izan ere orain, tranbiari esker, sei minutuan Ikastolatik Bilbo erdigunera heldu gaitezke. Abusu Ikastola bilbotar gehiagori hurbilaraziz, eta Ikastola bera Bilbo erdigunean kokatuz.

 

Orain zugandik inoiz baino hurbilago gaude!

 

#GuAbusuIkastola #InoizBainoHurbilago

 

Egin klik hemen bideoa ikusteko