Gabon Jaia

 

Egun euritsuarekin esnatu ginen pasadan ostiralean, 22an, baina ez zegoen arrazoirik Gabon Jaiaren ilusioa kentzeko. Baseritarrez jantzitako ikasle eta irakasleek Ikastolako korredoreak bete zituzten txirrina jo bezain pronto, eta gelak apaintzen bukatzea zen egunaren lehen eginkizuna.

Horren ostean Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren ikasleak agurtzera. Ikasle eta irakasle batzuk agurra dantzatu zioten, eta ostean, ikastola osoa, armonia hunkigarri batean murgildu zen, hainbat abesti kantatu baitzieten. 

Auzora abiatu ziren ikasle, irakasle eta familia asko abestera, auzoa poztasunez alaitzera. Bitartean, DBH 4. mailako ikasleak San Tomas azoka prestatzen ibili ziren, auzotik zeuden ikasleek prest izan dezaten bueltatzean. Barazkiak, pintxoak, pastelak… danetarik zegoen azokan, eta giro ezin hobea!

Egun polit polita bizi izan genuen, abesti, algara eta ilusio artean.

Etiketak: