Lan eskaintza: Euskara eta Frantsesa irakaslea

Abusu Ikastolak DBHn Euskara eta Frantsesa ikasgaiak emateko irakaslea behar du. Interesatuek ikasgai hau emateko dagokien formazioa eduki beharko dute. Titulazio hauetaz gain irakasle masterra izan beharko dute.

Hezkuntzan izandako esperientzia baloratuko da.

Eskaintza hau 2022/23 ikasturte osorako da eta %75eko jarduna da. Interesatuek bidal ezazue CVa eta espediente akademikoa abusu@ikastola.eus helbidera uztailaren 5a baino lehen (data hori barne) HIZKUNTZALARIA erreferentziarekin.