Urtarrileko ez-ohiko Asanblada

 

 

Kooperatiba honetako Errektore Kontseiluak, 2023ko abenduaren 12an egindako bileran, gure estatutuek diotena jarraituz, honako erabakia hartu du:

EZ OHIKO ASANBLADA OROKORRERAKO DEIALDIA EGITEA

2024ko urtarrilaren 31an

Lehen deialdia 17:00etan, bigarren deialdia 17:30tan eta hirugarren deialdia 18:00etan Ikastolako egoitzan, ondorengo GAI ORDENA jarraituz:

  1. Aurreko Asanbladako aktaren irakurketa.
  2. Asanbladako akta onartuko duten bazkideen izendapena.
  3. 2024ko aurrekontuen aurkezpena, eta hala badagokio, onarpena.
  4. Artezkaritza kideen hautaketa.
  5. Zaintza Batzordekideen hautaketa.
  6. Gai pedagogikoen urteko plana eta helburuak
  7. Norberak lekarkeena.

OHARRAK:

  • A. Asanblada egunean 3. deialdira, azaltzea gomendatzen da.
  • B. Bazkide guztiek Asanbladan aztergai izango diren gaien inguruko informazioa bilduko duen txostena eskuratuko duzue aldez aurretik.
  • C. Barne jolastokia zabalik izango duzue kotxeentzako.
  • D. Artezkaritza eta zaintza batzordekide izateko deialdia egiten zaie bazkideei. Urtarrilaren 12a arteko epea dago interesatuek izena eman dezaten artezkaritza@abusu.ikastola.eus helbidera mezua igorriz.
  • E. Asanblada euskaraz izango da. Berehalako itzulpena behar duten bazkideek hala eska dezakete artezkaritza@abusu.ikastola.eus helbidera mezua igorriz.

 

Estatutuetan datorrenari jarraituz, boto sozialen %10a ordezkatzen duten bazkideek, gaurtik aurrera eta 5 egunetako epearen barruan, Artezkaritza Kontseiluari helarazi diezaiokete, gai ordenenean sartuta ez dagoen gairen bat Asanbladan jorratua izatea.

Gure Estatutuetan azaltzen den bezala, Asanbladara etortzerik izango ez duten bazkideak, beste bazkide batek ordezkatzeko aukera du. Horretarako, deialdiarekin batera doakizuen akreditazio dokumentua behar bezala bete eta sinatu beharko duzue. Bazkide bakoitzak, gehienez ere, bi bazkideren ordezkaritza izan dezake, bereaz gain.

 

2024-1-31 asanbladaren atarian emateko BOTO-ORDEZKATZEA .................................N.A.N. zenbakidun bazkidea naizen .......................................................................................... Asanblada Nagusira joan ezinean, ordezkapena....................................................bazkideari ematen diot Eta behar den lekuan ager dadin sinatzen dut agiri hau.