Komiki bat egiteko master klaseak Ibilaldiari esker

Xabiroi euskarazko komiki aldizkariko komikigile bat ikastolara etorri da bi egunetan Komiki bat nola sortzen den aurkeztera, Ibilaldia Elkarteak antolatua. Joseba Larratxeren eskutik DBH3 eta DBH4ko ikasleek bi saio izan dituzte.

Komiki baten garapenerako urratsak azaldu dizkiete eta taldeei lana bideratzeko laguntza eskaini diete. Komikilariak ikasleei egindako lanaren gaineko iritzia eman eta ekarpenak egin dizkie. Komikia egiteko oinarrizko gaia Gernikako bonbardaketa izan da (85. urteurrena) eta gaiari hurbiltzeko azalpen bat jarri zaie eskura ikasleei.

Epea oraindik ez denez bukatu ikasleak oraindik ari dira lanean. Komiki irabazlea Xabiroi, Ikastolen elkarteko komiki aldizkarian, argitaratuko da eta horrekin batera tablet bat emango zaie talde irabazleko kide bakoitzari. Era berean lan guztiak Ibilaldiko web orrian argitaratuko dira.